Trial Txapelketa gaur Atxondon, Markoidako landetan

Anboto 2010ko uzt. 10a, 13:00

Atxondoko San Pedro jaien barruan, 4X4 Trial Txapelketa antolatu dute lehenengo biderrez gaur, Markoidako Landetan.

Atxondoko San Pedro jaien barruan, 4X4 Trial Txapelketa antolatu dute lehenengo biderrez gaur, Markoidako Landetan. Atxondoko gazte batzuen ekimenez eratutako lehiaketa arratsaldeko 15:30ean hasiko dute, eta irteeran 20 bat parte-hartzaile izango dira. Atxondon burutuko duten lehiaketa Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da, eta ondorioz modalitatean espezialistak direnek parte hartuko dute. Esperientzia gutxi dutenentzako ere ikasteko modu egokia izan daiteke. Markoidako landetan prestatu dute txapelketarako zirkuitua. Lurrak mugitu dituzte, eta ibilbide gorabeheratsua sortu dute, ikusleentzako ikuskizuna bermatuko duena.

Izen-ematea bertan

Izena emateko epea zabalik dago, eta triala garatuko den lekuan bertan eman daiteke izena, lasterketa hasi aurretxoan, 15:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!