Pisu tutelatuan bizitzea leporatu diote alkateari

Anboto 2010ko api. 22a, 12:05

Atxondoko EAJk David Cobos alkatea Udalak tutelatzen duen pisu baten bizi dela salatu du asteon. Alkateak akusazio pertsonal hori ezeztatu eta horren aurrean ezer esatekorik ez daukala adierazi du.

Premia bereziak dauzkaten atxondarrentzat ei da pisu hori, eta orain arte bertan emakume bat bizi izan da. EAJk zabaldu duen idatzi baten arabera, "martxoaren hasieran pisua hutsik geratu zen, eta geroztik alkatea bizi da han". Jeltzaleek pisu tutelatu hori zelan kudeatu Ongizate Batzordean lantzeko eskatu dute. David Cobos alkateak azaldu du EAJk zabaldutako idatzian "zentzuzko zer edo zer idatzita egongo balitz" erantzungo lukeela. Akusazio pertsonal hori ezeztatu eta horren aurrean ezer esatekorik ez daukala adierazi du; "esatekotan nire abokatuak esango du". Gaineratu duenez, "delitua izan daiteke horrelako delitu bat leporatzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!