Aitor Osak eta Maitane Txuekak irabazi dute Sorginen Lasterketa

Anboto 2009ko ira. 21a, 15:01

Arrakastatsua izan da Sorginen Lasterketa maratoi erdiaren bigarren aldia. Iaz 135 lagunek amaitu zuten lasterketa; aurten ia bikoitzak. Gizonetan Aitor Osak irabazi du (1.58.16) eta emakumeetan Maitane Txuekak (2.38.20).

Arrakastatsua izan da Sorginen Lasterketa maratoi erdiaren bigarren aldia. Iaz 135 lagunek amaitu zuten lasterketa; aurten ia bikoitzak. Gizonetan Aitor Osak irabazi du (1.58.16) eta emakumeetan Maitane Txuekak (2.38.20).

Aitor Osa txirrindulari ohiak sasoiari eusten diola erakutsi zuen. Olarretatik Larranora arteko aldapa gogorretan lasterketa irabazteko aukera handiak zituela erakutsi zuen. Tontorretik -5. kilometroa- iaz Ionut Zincak jarritako markatik minutu batera pasatu zen. Handik helmugara apurka denbora jaten joan zen eta azkenean iazko markatik 13 segundora bakarrik geratu zen. Marka bikaina ibilbidea erabat lokaztuta zegoela kontuan hartuta. Adituek lasterketa irabazteko faboritotzat jotzen zuten Walter Becerra bigarren helmugaratu zen Axpen Osarengandik 5 minutura (2.03.20). Podiuma Felicisimo Solanas santurtziarrak osatu zuen (2.08.20).

Emakumeetan Maitane Txueka arbizuarrak irabazi zuen; hiru minutu eskasera helmugaratu zen Loli Benitez bilbotarra eta zortzi minutu pasatxora Maribel Santamaria santurtziarra. Eskualdeko korrikalariei dagokionez, Roberto Iturralde durangarra izan zen lehena gizonetan eta Jaione Guezala elorriarra emakumeetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!