Walter Becerra faborito da Sorginen Lasterketan

Anboto 2009ko ira. 18a, 15:56

Iaz garaipenaren ateetan geratu ondoren, aurten gizonetan Walter Becerra dugu Sorginen Lasterketa irabazteko faborito nagusia. Sasoi puntu onean dago. Joan zen asteburuan Arrateko igoera irabazi zuen.

Dena dela, lasterketa irabazten badu, gutxienez, aurretik lana latz eginda izango da. Lasterketa 09:30ean abiatuko da, Axpeko plazatik. Maratoi erdiko ibilbide gorabeheratsuak Pol-Pol eta Zabalaunditik eroango ditu lasterkariak. Arrazolan amaituko da lasterketa laburra. Gainerakoek beste 10 kilometro egingo dituzte Betsaidetik bueltan. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, gizonetan zein emakumeetan.

Iaz Ionut Zincak irabazi zuen gizonetan, eta Nerea Amilibiak emakumeetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!