Sorginen Lasterketarako izen-ematea

Anboto 2009ko ira. 11a, 13:55

Sorginen Lasterketa mendiko maratoi erdiak bigarren aldia beteko dau hilaren 19an. Izena emateko epea zabalik dago honako webgunean: www.calle-9.com/sorginen. Dagoeneko, 160 lagun apuntatu dira datorren zapaturako.

Sorginen Lasterketa mendiko maratoi erdiak bigarren aldia beteko dau hilaren 19an. Izena emateko epea zabalik dago www.calle-9.com/sorginen webgunean. Dagoeneko, 160 lagun apuntatu dira datorren zapaturako.

Lasterketa Axpeko San Juan kaletik abiatuko da, 09:30ean. Pol-Pol eta Zabalaunditik igo, eta Arrazolako Topetik jaitsiko dira. Tramu laburra aukeratu dutenentzat hortxe amaituko da lasterketa. Gainerakoek beste 10 kilometro egin beharko dituzte, Betsaiden zehar San Roketik bueltan. 12:45 inguruan amaituko dute lasterketa.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!