Gazteen txirrindulari lasterketa Apatan zehar

Anboto 2009ko abu. 27a, 12:48

Bigarren urteko kadeteen eta lehen mailako gazteen arteko harremana sendotu guran, proba kuriosoa antolatu du Bizkaiko Txirrindulari Federakundeak eguaztenean, San Antolin egunean. Apatan hasi eta amaituko den bederatzi kilometroko erlojupekoan, maila bakoitzeko txirrindulari banak osatutako 40 bikote inguru ibiliko dira lehian, 16:00etan hasita.

Horrela, datorren urtean maila berean egongo diren txirrindulari gazteek elkar ezagutzeko eta batzuek besteen ezaugarriak ikasteko aukera izango dute. Sistema honekin maila batetik bestera saltoa erraztu nahi diete txirrindulariei, aurretik lehen kontaktu bat izan dezaten.

Bikoteak Apatan irten eta Martzaatik  Axpera igoko dira. Handik Arrazolara jaitsi eta Santiagorako bidea hartuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!