Garaipena eta errekorra Didier Zago eta Oihana Kortazarrentzat

Anboto 2009ko eka. 22a, 12:49

Erakustaldi galanta eman zuten Didier Zago frantziarrak eta Oihana kortazar elgetarrak II. Anboto Bertikalean. Biek ala biek lasterketa irabazteaz gainera, iazko lehen aldiko errekorra xehatu zuten. Meritu hor, ordea, beste batzuekin banatu zuten; izan ere gizonetan lehen hamarrek eta emakumeetan lehenengo bostek, iazko marka hautsi zuten.

Gizonetan Jessed Hernández izan zen bigarren -1.05era- eta Agustí Roc hirugarren -1.06ra-. Emakumeetan Espainiako txapeldun den Oihana Kortazarren atzetik Izaskun Zubizarreta eta Nerea Amilibia helmugaratu ziren.

Zagok 38 minutu eta 36 segundo erabili zituen Anboto gaina hartzeko. Iaz Raul Garcíak 42.22ko denbora egin zuen. Oihana Kortazar 49.41eko denboran osatu zuen kilometro bertikala; Alizia Romeroren 2008ko marka 54.38an zegoen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!