Urkiolako bosgarren igoera jokatuko dute igandean

Anboto 2009ko eka. 18a, 14:32

Bidezabalek antolatuta, Serafin Amezua “Txaraka”-ren omenezko V. Urkiolako Igoera jokatuko dute etzi, 10:00etatik aurrera. Parte-hartzaileak Zelaietako San Trokaz elizatik irten, Atxartetik igaro eta Urkiolako San Antonio elizan helmugaratuko dira, 7,6 kilometroko ibilbidea osatuta.

Egunean bertan eman daiteke izena, edo honako helbidean: inscripciones@bidezabal.com. Gizonen zein emakumeen mailetan, lehenengoak 150 euro, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 75 jasoko ditu. Abadiñoko lehen korrikalariari 100 euroko saria emango diote.

Iaz Peio Agirrebeitiak irabazi zuen gizonen artean (28.27ko denbora) eta Alizia Romerok emakumeen artean (46.27). Agirrebeitiak goitik behera agindu zuen, eta bakarrik helmugaratu zen, Jose Lagarderaren aurretik. Romerok ere ia minutu biko aldea atera zion Inma Ruizi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!