Euskadiko Atleta Beteranoen Elkarteak, Atxondoko Udalaren eskutik, mendi maratoi (25 km) ederra antolatu du zapaturako. 130 lagun inguruk eman dute izena. tartean da Raul Gartzia, ekainaren 8an jokatutako Kilometro Bertikalaren irabazlea.
Mendiko maratoi erdia nahiko gogorra da. Hasieran eta azken aldera malda handiko aldapak
daude eta, oro har, lasterkariek gora eta behera ibili beharko dute etengabe. Horregatik, antolatzaileek 15 kilometroko ibilbide laburragoa ere prestatu dute.
Parte-hartzaileek ez dute asfaltorik zapalduko. Lasterketa osoa mendi bideetan garatuko da; Urkiolako Parke Naturalean, esaterako. Ondorioz, naturaz gozatzeko aukera ere eskaintzen du Sorginen Lasterketak.
Maratoi erdia bihar 9:00etan hasiko da Axpeko San Joan plazan. Larrano, Asuntze, Zabalandi eta Andasto igarota, Arrazolara jaitsiko dira. Topeko aisialdi gunean amaituko dute lasterketa ibilbide laburra aukeratu dutenek. Gainerakoek berriro gorako bideari ekingo diote, Betsaiderantz. Handik Martzaako pista hartuko dute, Pagaskortaraino. San Roketik jaitsi eta bidegorritik Axpen helmugaratuko dira.
Sariei dagokionez, lehen, bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnek –gizonezko zein emakumezkoek- 300, 150 eta 90 euro irabaziko dituzte, hurrenez hurren. 40 urtetik aurrerako lasterkarientzat –lau urteka–, 20 euroko sariak daude.