Garciaren trebezia agerian berriro

Anboto 2008ko eka. 11a, 14:01

Anboto igotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta korrika igotzea gainera, benetan prestatuta dauden kirolariek soilik egin dezaketen lana da. Baina benetan prestatuta dauden horiek ez dira gutxi eta argi geratu zen hori joan den domekan Anboto Kilometro Bertikala probaren lehenengo edizioan.

Anboto igotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta korrika igotzea gainera, benetan prestatuta dauden kirolariek soilik egin dezaketen lana da. Baina benetan prestatuta dauden horiek ez dira gutxi eta argi geratu zen hori joan den domekan Anboto Kilometro Bertikala probaren lehenengo edizioan.

Goizean goiz bildu ziren korrikalariak, erronka berri bati aurre egiteko prest. Leku askotatik zetozen arren, euskaldunen presentzia izan zen nagusi. Anboto korrika igo behar izan zuten proba egiteko izena ematera ausartu zirenek eta batek baino gehiagok lasterketa erdian etsi egin zuen. Hala ere, asko izan ziren helmugara heldu zirenak eta izerdi patsetan izan arren, tontorra inoiz baino poz handiagoz zapaldu zutenak. Gizonezkoak, emakumezkoak eta beteranoak lehiatu ziren igande goizean proba honetan.
Raul Garcia izan zen gizonezkoetan onena. 42 minutu eta 22 segundu soilik behar izan zituen  eguraldi txarrak sortutako lokatza eta behe-lainoa oztopo izan arren. Segoviako korrikalaria lasterketa irabazteko faborito nagusia zen eta ez zuen hutsik egin.. Bigarren postuan berriz, Harkaitz Zamakona Otxandioko korrikalaria heldu zen eta irabazleak baino minutu bat gehiago soilik behar izan zuen. Julen Aranguena izan zen hirugarren sailkatua. Beteranoen kategorian, Juan Mari Garin izan zen onena 45 minutu eta 54 segundurekin eta Xabier Azkarate izan zen bigarren postua eskuratu zuena.
Emakumezkoei dagokienez, Alizia Romero durangarra izan zen onena, aurreikuspen guztiak betez 54 minutu eta 38 segundu behar izan zituen helmugara heltzeko. Bigarren postuan berriz, Izaskun Zubizarreta sailkatu zen. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra laugarren geratu zen eta 56 minutu eta 20 segundu behar izan zituen helmigara iristeko. Emakumezkoen beteranoen kategorian Irene Sarrionandia 61 urteko emakumea izan zen onena. eta bigarren sailkatua Helena Perez izan zen.
Jende ugari bertaratu zen lasterketa ikustera eta eguraldi kaxkarrak ez zuen inor izutu. Durangaldeko korrikalariak batez ere, oso txalotuak izan ziren. Antolatzaileen lana ere txalotu nahi izan zuten korrikalariek.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!