Perosanzek soilik lortu du txapelketan geratzea

Anboto 2007ko aza. 9a, 10:45

Baque pilota txapelketak Atxondoko frontoia hartu zuen joan den asteazkenean pilotaren eszenatoki bailitzan. Oso partidu interesgarriak jokatu ziren, kadeteen mailan Iturriaga errioxarra Urkijo berriztarraren kontra alde batetik eta Bolinaga gipuzkoarra Aretxabaleta markinarraren aurka bestetik. Gazteen mailan ostera, Perosanz berriztarra Esteban errioxarraren kontra lehiatu zen eta Galarra nafarrak Elezkano zaratamoarra hartu zuen kantxan.

Partidek ikuskizun polita eman zuten eta ezagun zen harmailetan. Jende ugari gerturatu zen Baque txapelketako partida hauek ikustera.

Kadeteen arten Urkijo berriztarra genuen durangaldeko jokalari bakarra baina ezin izan zion txapelketari eutsi. Iturriaga nafarrak erraz hartu zuen mendean berriztarra. 18-7 gailendu zen Iturriaga eta erabateko nagusitasuna erakutsi zuen partida osoan zehar. Beste norgehiagokan ere bizkaitarra atera zen galtzaile. Bolinaga gipuzkoarrak 18-12 hartu zuen mendean Aretxabaleta markinarra eta txapelketatik kanpo utzi zuen horrela.

Gazteen mailan emaitzak onak izan ziren bizkaitarrentzat. Perosanz berriztarrak Esteban errioxarraren aurka jokatu zuen eta baita irabazi ere. Oso maila ona ematen ari da berriztarra eta txapelketan jarraitzen duen durangaldeko pilotari bakarra dugu une honetan. 22-19ko markagailuarekin erdietsi zuen garaipena Perosanzek, lan gogorra egin eta gero. Berste partidan Elezkano Galarra baino gehiago izan zen. Ez zuen Perosanzek besteko lana egin behar izan zaratamoarrak, nagusitasunez irabazi baitzion Galarrari, 13-22.

Txapelketaren amaierarako hilabete eskasen faltan durangaldeko ordezkari bakarra dugu Perosanz berriztarra. Pixkanaka-pixkanaka jausten joan dira beste guztiak, lan bikaina egin duten arren. Maila handiko pilotariek hartu dute parte eta maila gero eta hobea izaten ari da txapelketak aurrera egin ahala. Pilotariak azken txanpan sartzen ari diren arren Perosanzek ez du beldurrik erakutsi oraindik orain. Ongi jokatzen ari da eta duen guztia ematen. Dudarik gabe, txapelketaren azken fasera helduko da horrela jarraitzen badu.

Txapelketak aurrera egingo du astero legez datorren asteazkenean. Ea hemendik aurrerako partidetan ere bizkaitarrek eta batez ere Perosanz berriztarrak 22tantu egiten dituzten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!