Euskal Jaiak ekainaren 1tik 16ra egingo dira. Hogei ekintzatik gora batu dituzte egitarauan. Herriko 28 eragilek parte hartu dute horien prestaketan, herria "euskal kulturaren epizentro" izan dadin.
Zornotzako San Antonio Elgezabaleko jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Barikuan hasiko dituzte, bolandera eta kanpai hotsekin.