Arandoño kultur elkartearen 25. urteurrenaren barruan antolatutako kontzertua: Gerardo Rifón (organo txikia) eta Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa) eta Francisco Herrero (bibolina).
Gaur irekiko ditu ateak 'Picassotik Barcelóra' erakusketak. Bertan, 23 artisten 35 obra ikusi ahalko dira; Warhol, Picasso, Dalí eta Chillida bezalako artista ezagunen lan grafikoak dira gehienak. Uztailaren 3ra arte egongo da ikusgai.
Apatamonasterion San Pedro jaiak ospatuko dituzte ekainaren 26tik uztailaren 3ra bitartean. Txopo ekainaren 28an jarriko duten arren, ekainaren 26an mendi martxagaz hasiera emango diote jai egitarauari.
Uda iristearekin batera, Elorrioko Turismo Bulegoak bisita gidatuak eta ordutegia berritu ditu. Uztailari eta abuztuari begira, Elorriok jende guztiari zuzendutako bisita gidatu elebidunen aldeko apustua egin du. Bisiten helburua herriko txokorik enblematikoenak eta bereizgarrienak ezagutzea da, eta uztaileko eta abuztuko asteburu guztietan gozatu ahal izango dira.