Aurreko urteetan lez, SOLASALDI DIALOGIKO bi antolatuko ditugu HITZEZ ETA AHOTSEZ egitasmo barruan. Lehenengo solasaldia otsailaren 14an izango da, 19:00etan, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan eta egun horretarako proposatzen dizkizugun testuak honako hauek dira: . Apur dezagun katea (G. Aresti). Habanako arbola (J.Sarrionandia). Dadji-Murat (Lev Tolstoi).Amaren heriotzak libreago egin zuen (M.L.Esteban) Testuak jaso nahi badituzu, gure kontaktua: hitzezetaahotsez@gmail.com .
Berbaldia. Basoen errealitatearen analisia eta Kolore Guztietako Basoak ekimenaren aurkezpena.
Abadiñoko Alluitz eta Iurretako Zaldi mendi taldeek antolatuta. Martxoaren 8tik 10era bitartean. Izena emateko martxoaren 1era arte. Informazioa: alluitzmenditaldea@gmail.com
Erakusketa. Asteburuetan ere zabalik, kultur jardueren ordutegian.