"EH Bilduk eta AIBk agintaldiaren hasieran aurkeztutako 2024-2027 legealdi-agendaren betetze-mailaren balorazioa egin dugu, eta herritarrei iragarritako konpromisoen zati handi bat oraindik ez dela gauzatu", kritikatu dute.
Jeltzaleek salatu dute legealdi-agenda horretan aurreikusten ziren 155 ekimenetatik, 76 oraindik gauzatu gabe daudela. Eta horietako batzuk aipatu dituzte EAJko kideek: Zubibitarteko etxebizitza berrien eraikuntza, Traña-Matienan aprakelku disuasorio bat sortzea edo Zelaietako osasun-zentroaren handitzea.
"Urte hauetan iragarpen eta promesa ugari entzun ditugu, baina errealitatea da EH Bilduk eta AIBk legealdiko helburu gisa aurkeztu zituzten proiektuen zati handi bat gauzatu gabe dagoela oraindik", adierazi dute jeltzaleek.