Egunean Behin (Tokikom Liga)

Itxaro Juaristi abadiñarra, Egunean Behineko lehen sariduna

Anboto 2026ko maiatzaren 20a

Maiatzaren 11tik uztailaren 12ra Egunean Behin jokoaren 21.denboraldia martxan da, eta horren baitan Tokikom Liga jokatzen dabil. Hau hamar eskualderen arteko lehia da. Horren baitan Anboto (Durangaldea) taldea dago, eta bertan parte hartzen dutenen artean, astero, ANBOTOko produktu sorta bat zozkatuko dugu.

Dagoneko lehenengo irabazlea badugu. 108 parte hartzaileen artean zozketa egin dugu eta onuraduna Itxaro Juaristi abadiñarra da. Juaristik pozarren hartu du saria. "Badut ohitura Egunean Behinen jokatzeko. Eta ikusi nuen eskualdekako txapelketa bat zegoela eta batzea bururatu zitzaidan", esan du abadiñarrak. Juaristik herritarrei ligan parte hartzeko deia egin die. "Dinamika oso polita da eta gainontzeko eskualdeegaz lehia hori izatea ondo dago. Sailkapenean ikusi nuen Durangaldea momentu honetan behe aldean dagoela, beraz denon artean ea lortzen dugun gorantz egitea", gaineratu du lehenengo saridunak. 

 

Oraindik ez duzu ligan parte hartzen? Batu zaitez gurekin!

Taldeko kide ez bazara, aukera duzu gurekin batera jokatzeko. Horretarako, ezarpenetara joan, profila eratu eta Tokikom Ligan 'Anboto (Durangaldea)' taldera batu. Behin hori eginda, eguneroko partida jokatu, eta listo. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!