Podemos Abadiñoko bozeramaile Alfontso Arroyok Muntsaratzen dagoen geralekuaren egoera salatu du. A3923 autobus linea, geraleku horretan, asteburuetan eta jaiegunetan bakarrik gelditzen da. "Garraio publikoa aste osoko egun guztietan eskuragarri eta erabilgarri egon behar da. Horregatik Bizkaiko Batzar Nagusietan alegazioak egingo ditugu", azaldu dute. Gainera, Arroyok mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua indartzeko beharra azpimarratu du.