"Gobernu taldeak duela hiru bat aste jakinarazi zigun beraiek Traña-Matienan egitea aurreikusten zuten aparkalekua ezingo dela egin, lur-sailen erabilgarritasun faltagatik. Hau plangintza eta zorroztasun faltaren adibide argia da", azaldu du Mikel Garaizabal EAJko bozeramaileak. "Ia 17.000 euroko proiektua idatzi zuten, eta orain ezin da egin. Hori dirua zaborretara botatzea izan da", salatu du Garaizabalek.
Jeltzaleek azaldu dutenez, aparkaleku arazoa herritarren kezketako bat da, arazo nagusitzat hartzen dute hau. Hori horrela, gobernu taldeari eskatu diote duela urtebete guk beraiek aurkeztu zuten aparkaleku bertikalari aukera emateko. "Arzubiarako guk egin genuen proposamenari heltzeko eskatzen diegu. Aparkaleku bertikala zentzuzko proiektu bat da, bideragarria. Eta gu taldean lan egiteko prest gaude", gaineratu dute.