"Udalak baditu ingurumenarekin lotutako proiektu sendoak, Europako deialdietan primeran egokitzen direnak. Gobernu taldeari etorkizuneko ikuspegiz jokatzeko eskatzen diogu, eta gure udalerriko ingurune naturala hobetzea, segurtasuna handintzea eta baliabide gehiago ekar ditzakeen aukera ez galtzeko", azpimarratu du Mikel Garaizabal EAJk bozeramaileak.
Bestalde, jeltzaleek diru-laguntza hauek finantzaketa lortzeko eta udalerriarentzat futnsezkoa den espazio natural bat hobetzeko aukera erreala eskaintzen dutela nabarmendu dute. "Borondate politikoa besterik ez da behar, eta gu prest gaude lankidetzan aritzeko", gehitu dute.