Istripua izan da Abadiñon, eta pertsona bi eraman dituzte ospitalera

E.H. 2026ko urtarrilaren 9a

Auto bik elkar jo dute Gerediagan, Serafin tailerraren sarrera parean.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goiz honetan istripua gertatu da Abadiñoko Gerediaga auzoan. 11:00etan, auto bik elkar jo dute Serafin auto tailerraren parean, lantegirako sarreran. Pertsona bi zauritu dira bertan, eta Usansoloko ospitalera eraman dituzte biak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, trafikoaren joan-etorria arrunta da uneotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!