"Legegintzaldi hasieran herritarrekin 36 proiektu zehaztu genituen, dagoeneko 12 gauzatu dira, 12 garatzeko bidean daude eta beste 12ak egungo gobernu taldeak ez ditu jorratu. Gure ustez, guzti hauek Abadiñoko segurtasuna eta bizi-kalitatea bermatzeko lehentasunezko proiektuak dira", aaldu du Mikel Garaizabal bozeramaileak.
EAJren proposamenez gauzatuko jardueren artean honako hauek daudela azpimarratu dute: ortu ludikoak, Muntsaratzeko mugikortasun-azterlana, Txinurrisoloko urbanizazio, Gerediago ur-hornidura, komun publikoa eta Gazteluko baseliza hobetzeko lanak, besteak beste.
Bestalde, udalerria hobetzeko ekimenetan aurrera egiteko beharra nabarmendu du Garaizabalek eta bost proiektu nagusi azpimarratu ditu. Lehenengo lan ildoa etxebizitzagaz lotuta dago, eta jeltzaleen hitzetan horretarako ezinbestekoa da URAgaz sinatuta dagoen hitzarmena betetzea. "Abadiñok aurrera egitea nahi dugu. Horretarako, udalak eta URAk 2023an sinatutako hitzarmena gauzatu behar da, EAJren gobernuak bultzatutako", esan du Garaizabalek. Gaiñera, HAPOari alegazioak ere aurkeztetu dizkiotela jakinarazi dute. "Traña-Matiena eta Astola artean etxebizitza gehiago egin daitekeela uste dugu".
Beste lan ildoak hauek dira. Alde batetik, bat aparkalekuagaz lotuta dago. Jeltzaleek Traña-Matienan, Arzubian, aparkaleku bertikal bat egitea proposatu dute. Bestetik, Traña-Matienako merkatu plaza estaltzea eskatu dute, aterpea jarri. "Proiektu hau 2019tik gordeta dagoen proiektua da. Azpiegitura hau erabilgarria eta beharrezkoa da herritarren egunerokotasunerako", gaineratu dute. Bosgarren proiektua ostera, Zelaietan egingo den egoitza berrirako sarbide egokia eta segurua bermatzea dela nabarmendu dute.
"Abadiño ezin da geldirik geratu. Lanean jarraitzen dugu irtebideak proposatzen. Orain gobernu taldearen ardura da proiektu horiek errealitate bihurtzeko behar diren urratsak ematea", bukatu dute jeltzaleek.