Abadiñon eta Zaldibarren lantegiak dituen ECS Mobility enpresak "arrazoirik gabe" hainbat kaleratze egin dituela salatu du LAB sindikatuak. Azken biak oraintsu izan dira. Horiek salatzeko lanuzteak deitu ditu sindikatuak, eta enpresa-batzordeko gainerako kideei eta langile guztiei dei egin die bertan parte-hartzen.
Lanuzteak ordubetekoak izango dira. Gaur izango da lehenengoa eta urriaren 1ean eta urriaren 2an egingo dituzte hurrengoak.