Ikusmina piztu da gaur eguerdian Matienan, Trañabarren etorbidean. Taberna Zarra aurreko biribilgunean zuzen joan da auto bat, eta kotxea bertan harrapatuta gelditu da, ez aurrera ez atzera.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, autoko gidariak kontrola galdu du, "baina horrek arrazoiak oraindik argitzeko daude".