Abadiñoko EAJk ohar bidez jakitera eman duenez, langabetuei eta emakume pentsiodunei zuzendutako diru-laguntza lerro bat ezartzea proposatu du. Jeltzaleen hitzetan, laguntza hauen helburua inflazioaren ondorioak eta familia askok egunez egun aurre egin behar izaten dieten zailtasun ekonomikoak arintzea da.
"Gizarte-politika sentikor eta eraginkorra defendatzen dugu, gehien behar dutenengana iritsiko dena eta egiturazko desberdintasun-egoerak aitortzen dituena, batez ere adineko emakumeei eragiten dietenak, batez ere pentsio oso baxuak baitituzte", esan du Mikel Garaizabal bozeramaileak.