Abadiñoko EAJko eta PSE-EEko zinegotziek HAPOaren berritzearen inguruko ohar bateratu bat kaleratu dute. "Joan zen astean batzorde bat izan genuen udalean, eta ez ziguten HAPOren inguruko informaziorik banatu. Kalean ostera jakin dugu gobernu taldeak asmoa duela HAPOaren bigarren onarpena ekaineko osoko bilkurara eramateko", kritikatu dute.
Bestalde, salatu dute gobernu taldea "aldebakarrez" jokatzen dabilela. "Gardentasuna ezinbestekoa da, eta batez ere, horrelako gai batean. Prozesu serio bat abiatzeko eskatzen diegu. Aurrez eztabaidarik egon gabe eta dokumentazioa ikusi barik ezin daiteke gai hau jorratu eta", gaineratu dute.