Abadiñoko EAJk URArekin sinatutako hitzarmena osorik betetzeko eskatu dio udalari

Anboto 2025ko ots. 13a, 10:37

Jeltzaleek alkatearen eta EH Bilduren jarrera kritikatu dute. "Oposizioan zeudenean hitzarmenaren kontra egin zuten,  eta orain paparra atera eta oso positiboki baloratu dituzte URAk iragarritako ekintzak", esan dute. 

EAJk prentsa ohar bidez azaldu duenez, URAk datozen hilabeteetan 2023an, beraiek gobernuan zeudean, sinatutako akordioko jarduketa batzuk gauzatuko dituela jakinarazi du. "Akordio horretan jasotzen dira herriko hainbat tokitan uholde-arriskuari aurre hartzeko beharrezko jarduketak. HAPOa garatzeko aldez aurreko eta lehentasunezko urratsa da hau, funtsezko tresna. Ekinean jarraituko dugu URArekin sinatutako hitzarmena osorik gauzatua izan dadin", esan dute jeltzaleek. 

Bestalde, EH Bilduren eta Mikel Urrutia alkatearen "aurpegi bikoitza" kritikatu dute. "2023an Mikel Urrutiak, orduko zinegotziak, argi eta garbi kritikatu zuen akordioa. Orain paparra atera eta positiboki baloratu ditu URAk iragarri dituen ekintzak", esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!