Arroyo, Sotelo eta Olaso Abadiñoko Podemosen zirkulu berriko taldeburuak

Anboto 2025ko urt. 22a, 11:52

Podemos Euskadik Abadiñon militantez osatutako zirkulu berri bat sortu duela jakitera eman du.

Bertatik azaldu dutenez, taldeko gehiengoak, Durangaldeko zirkuluan "hainbat urtetako esperientzia" du. "Herriko hainbat pertsona ilusioz eta lan egiteko gogoz elkartzea lortu dugu, eta une egokia zela iruditu zaigu urrats hau emateko", azaldu dute. Zirkuluko bozeramailea Alfonso Arroyo da, feminismoaren arloa Josefa Sotelo 'Pepi'k kudeatuko du eta komunikazio arloan Odei Olaso ariko da. 

Bestalde, jakitera eman dute, taldea aste honetan bertan hasi dela lanean, eta helburua, "udalerriarekin lotutako gaietan lan egitea" izango dela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!