Gu Ta Gutarrak

[BIDEOA]: Arrate Pagonabarraga eta Nerea Lizundia irakasleek lankideen omenaldia jaso dute

Anboto 2024ko abe. 20a, 14:20

Biak Traña-Matienako Herri Eskolako irakasleak dira. Arrate Pagonabarragak 10 bat urte egin ditu bertan eta Nerea Lizundiak 42. 

Bokazioa, irakaskuntzarako bokazioa, da Arrate Pagonabarragak eta Nerea Lizundiak izan dutena. Baina dagoeneko nahiko lan egin dute biek ala biek, eta disfrutatzeko momentua heldu zaie. Arrate Pagonabarrak gaur izan du azkenengo lan eguna. 39 urte egin ditu iraskuntzan eta 10 bat urte egin ditu Traña-Matienako eskolan. Agurtu ditu ikasleak eta agurtu ditu lankideak. Emozioz betetako eguna izan da berarentzat eta lankideek merezitako omenalditxoa egin gura izan diote eskolak bukatutakoan. "Zer esan ere ez dakit, eskerrik asko guztioi. Oso pozik nago eguna heldu delako, baina pena pixka bat ere ematen dit". 

Nerea Lizundiak 43 urte eman ditu irakasle lez, eta horietatik 42 Traña-Matienako eskolan egin ditu. Urrian jubilatu zen eta bizitza berrira ohitzen dabil. "Pena handiz utzi nuen lana, baina sentitzen nuen irakaskuntza uzteko momentua heldu zitzaidala".

Biei ala biei bizitza berrira ohitu eta disfrutatzeko momentua heldu zaie. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!