Abadiñoko EAJk prentsa ohar bidez gobernu taldeari exijitu dio Muntsaratzen aparkaleku gehiago egitea. "Aurreko legealdian, alkatetzan geundela, azterlan bat enkargatu zen gai honi konponbidea emateko. Baina egungo gobernu taldeak (EH Bildu eta Abadiñoko Independente Berrak ez du proiektua garatu eta horregatik arazoak bere horretan dirau", azaldu du Mikel Garaizabal EAJren bozeramaileak. Jeltzaleek azterlan horretan jasotzen dena egiteko eskatu dute. "Gordeta duten kajoitik proiektua atera eta Muntsaratzen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko eta sarbideak errazago egiteko lanak egitea exijitzen dugu, eta baita aparkaleku gehiago atera ere" salatu dute EAJko kideek.