Artisauak, garagardo dastatzea eta rocka Mendiolako jaietan

Ekaitz Herrera 2024ko uzt. 12a, 13:00

Donien Atxa jasotzeko ekitaldia, martitzenean. AINHOA URIEN

Auzo Eskola zaharraren inguruan ekitaldi ugari egongo da asteburuan. Gaur rock kontzertuak izango dituzte.

Martitzenean hasi zituzten jaiak, Donien Atxa jasota eta bertso saioak lagunduriko berakatz zopa tradizionala janda. Eguaztenean, San Kristobal eguneko meza eta dantza saioa izan zituzten. Horiek guztiak nahikoa ez, eta asteburu honetan jai egitarauaren atalik zabalenaz gozatuko dute Mendiolan. 

Gaurko lehenengo ekintza Garaiko garagardogileen zerbezak dastatzea izango da. 19:30ean ekingo diote dastatzeari. 20:30ean parrillada egingo dute, eta 22:00etatik aurrera rock taldeak izango dituzte eszenatokian: Erromintxelak, Garratz, eta Baske Street Boys. Zapatuan giro herrikoia nagusituko da auzoan. 14:00etan herri bazkaria izango dute, eta, ondoren, Eixu artisau elkarteko kideen azoka. 19:00etan tortilla txapelketa egongo da, eta 22:00etan Luhartzen erromeria.

Domekan sartuko dira jaien azken txanpan. Auzokoa den Alluitz dantza taldearen emanaldia (12:00) eta Ugasixo eta bolo txapelketak (13:00) izango dituzte. Donien Atxa botata agurtuko dituzte jaiak (14:00).

Autobus gautxoria erabilgarri

Abadiñoko Udalak gaueko autobus zerbitzua ipini du jaizaleak autoa hartu barik mugitu daitezen udalerriko auzo nagusietatik Mendiolara (eta buelta). Autobus txiki bat izango da eta geldiune hauek egingo ditu: Traña-Matiena, Zelaieta, Muntsaratz, Andra Mari eta Mendiola.

Irteerak Traña-Matienatik Mendiolara

  • 19:00
  • 20:00
  • 21:00
  • 22:00
  • 23:00
  • 00:00
  • 01:00
  • 02:00

Irteerak Mendiolatik Traña-Matienara

  • 19:30
  • 20:30
  • 21:30
  • 22:30
  • 23:30
  • 00:30
  • 01:30
  • 02:30
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!