[ARGAZKI GALERIA] Ehunka lagun batu ditu Lasterbideanen azkeneko edizioak

Anboto 2024ko eka. 15a, 17:45

Giro ederrean ospatu dute Abadiñon Lasterbidean elkartasun lasterketaren azken edizioa. Ia mila lagunek parte hartu dute lasterketa desberdinetan, eta ehunka gehiago izan dira giro ederrean batu direnak. (Argazkiak: Lucia Meruelo)

Markel Urigoitiak eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute Lasterbidean lasterketa. 535 korrikalarik parte hartu dute lasterketan, eta 310 lagunek martxan.

 

Lasterketako sailkapena: Mutiletan:

- Markel Urigoitia (Otxandio) 36.22

- Antton Belaustegi (Lekeitio) 36.56

- Xabier Sanchez (Idiazabal) 37.01

 

Neskak:

- Oihana Azkorbebeitia (Abadiño) 41.32

- Nora Narbaiza (Zaldibar) 43.48

- Itsaso Gangoitia (Abadiño) 45.23 

 

Lasterbidean ekimenaren 10. edizioa izan da. 10 kilometroko ibilbidea izan da eta korrikalariak Zelaieta, Muntsaratz eta Gaztelua auzoetatik ibili dira. Lasterketaren ondoren, 600 bat lagun elkartu dira bazkalorduan, Zelaieta eskolan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!