Abadiñoko Udalak langileen ordutegia kontrolatuko du fitxaketa sistema baten bidez

Anboto 2024ko api. 2a, 12:40

Abadiñoko Udalak ohar batean azaldu duenaren arabera, neurriaren helburua herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzea da, baita administrazio eraginkorrago bat izatea ere. Neurria langileen ordezkariekin adostu du udalak.

"Araudiaren xedea, daleko langileen lanaldia eta ordutegia kontrolatzea eta betetzeko jarraitu beharreko bitartekoak, jarduketak irizpideak eta prozedura arautzea da, eta udal langile guztiei aplikatuko zaie", azaldu du udalak ohar baten bidez. Udaleko langileek euren ordutegia betetzen dutela egiaztatzeko, bost fitxaketa puntu ezarriko dituzte; langileek online markaketa egiteko aukera ere izango dutela azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!