Istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Astxikin

Anboto 2023ko abe. 26a, 13:35

Ertzaintzaren helikopteroak gaur goizean Abadiñotik Astxiki mendira igotzen ari zenean erori eta min hartu duen 36 urteko gizon bat erreskatatu eta eraman du. Zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak azaldu duenez, gaur ,10:10ean, larrialdietako 112 telefonoan abisu bat jaso dute Astxiki mendian pertsona bat erori egin dela eta tibian zauri irekia zuela esanez. Zauritua bi lagunekin batera zegoen.  

Informazio horretan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak bidali ditu lekura. Bizkaiko suhiltzaileak ere mobilizatu dituzte.  

Erreskate taldea zauritua zegoen lekura iritsi denean eta lehenengo arreta eman dionean, Ertzaintzaren helikopteroan eraman dute Galdakaoko ospitalera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!