Hiru autok istripua izan dute A8an, Abadiño parean, eta errai bat itxita dago

Anboto 2023ko urr. 29a, 20:01

Istripua Donostiarako norazkoan gertatu da.

19:10 inguruan hiru autok istripua izan dute A8an, Abadiño parean, Donostiarako norazkoan. Istripuaren ondorioz, momentu honetan eskumako erraia itxita dago.

Bestalde Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, zaurituak daude, “baina ez zauritu larririk”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!