Trafikoa txandaka bideratzen ari dira Urkiolan

Anboto 2023ko urr. 26a, 12:57

12:30ean gertatu da istripua. Mendatea itxita egon ostean, momentu honetan trafikoa bideratzen ari dira. 

12:30 inguruan kamioi batek eta auto batek istripua izan dute Urkiolan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, Urkiolako igoeran izan da istripua, Mañaritik igota. Mendatea itxita egon da. Momentu honetan trafikoa txandaka bideratzen ari dira.

Bestalde, pertsona bat arin zauritu dela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!