[EGUNERAKETA]: Bi pertsona zauritu dira Urkiolan izandako istripuan

Anboto 2023ko urr. 25a, 09:21
(Argazkia: @bomberosbizkaia)

Istripuaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira. Gasteizko Santiago ospitalera eraman dituzte. 

Goizeko 9:00ak inguruan bi autok istripua izan dute Urkiolan, Otxandiorako noranzkoan. Une batez errepidea guztiz itxi behar izan dute eta ostean, trafikoa txandaka bideratu. Dagoeneko errepidea irekita dago eta trafikoa normaltasunera bueltatu da. 

Istripuaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dituzte. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, zaurituetako bat autoan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!