Traña-Matienako nagusien podologia eta ileapaindegi zerbitzuak "baldintza onenetan" ematea eskatu du EAJk

Anboto 2023ko urr. 3a, 11:22

EAJko kideek prentsa ohar bidez azaldu dutenez, podologia eta ileapaindegi zerbitzuak San Prudentzio Adinekoen Elkarteak Traña-Matienan erabiltzen dituen instalazioetan ematen dira, baina leku horrek "ez ditu bermatzen zerbitzuak kalitaterik onenean ematea". 

Abadiñoko EAJk nagusien podologia eta ileapaindegi zerbitzuak "balintza onenetan" ematea eskatu dio gobernu taldeari. "Aurreko udal gobernu taldea osatu genuenok arazo honi irtenbide egokia aurkitu genion. Podologia eta ileapaindegi zerbitzuak Traña-Matienako Herritarren Arretarako Zerbitzua ematen den lekura bideratzea pentsatu genuen, eta herritarrei arreta emateko zerbitzua Errotara", azaldu dute EAJtik. 

Jeltzaleen hitzetan, aldaketa hori aurreko legegintzalditik adostuta dago, eta egungo gobernu taldeari aldaketa "lehenbailehen" gauzatzeko eskatu diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!