Javier Crespok dimitituta Patxo Campok hartuko du bere kargua

Anboto 2023ko ira. 27a, 12:11

Javier Crespo eta Patxo Campo.

Francisco Antonio 'Patxo'  Campo izango da Abadiñoko PSE-EEren zinegotzia. 

Javier Crespo PSE-EEko zinegotziak kargua uztea erabaki du, zinegotzi kargua eta laneko ordutegiak ezin dituelako bateratu. "Eskerrak eman gura dizkiet abadiñarrei eta alderdiarekin lanean jarraituko dut herriarentzat konponbideak lortzeko", aitortu du Crespok. 

Cresporen tokia zerrendako bigarrenak hartuko du, hau da, Patxo Campok. "Ilusioz eta gogotsu nago. Talderik onena daukat eta nire alderdiaren laguntza", azaldu du Campok. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!