Abadiñoko EAJk udalari eskatu dio URArekin duen hitzarmenari lehenbailehen heltzeko

Anboto 2023ko ira. 18a, 16:12

Abadiñoko EAJk udal gobernu taldeari URArekin (Uraren Euskal Agentzia) duen lankidetzari berriro heltzeko eskatu dio, Traña-Matienako uholdeen aurkako defentsa-jarduerak gauzatzeko.

"Aurreko legegintzaldian udalaren eta URAren artean egon zen lankidetza estua oso onuragarria izan zen eta gure herriaren onerako jarraitu behar du", azaldu dute ohar bidez jeltzaleek.

Gainera, lankidetza horrek Traña-Matienan uholdeak saihesteko funtsezko obrak martxan jartzeko balio behar duela gaineratu dute.

Horrez gain, gehitu dute lankidetza hitzamenak datozen lau urteetarako lan-programan Traña-Matienan lehentasunezko hiru proiektu jaso zituela: 6.396.062 euroko proiektuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!