Errepidea itxita egon da Astolan auto istripu baten eraginez

Anboto 2023ko ira. 3a, 17:28

Auto bat errepidetik irten da eta farola bat jo du. Ez da inor zauritu.

15:45 inguruan gertatu da istripua Astola auzoan. Auto bat errepidetik irten da eta farola bat jo du. Istripuaren eraginez autoa bidean gurutzatuta gelditu da eta errepidea itxita egon da. Trafikoa normaltasunera itzuli den arren, arretaz gidatzea eskatu dute hesiaren zati bat errekara jausi delako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!