Pertsona bat hil da BI-623 errepidean, Urkiolako bidean gertatutako istripu batean.

Anboto 2023ko abu. 4a, 14:47

Autoak su hartu du eta ezbeharrean pertsona bat hil da.

Ertzaintzak azaldu duenez, auto batek istripua izan du BI-623 errepidean Urkiolako mendatean Durangorantz abiatzen ari zela, 12:30 inguruan. Ibilgailua bidetik irten da eta hesi bat jo du. Autoak su hartu du eta Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko. Ezbeharrean, pertsona bat hil da. Errei bai itxita egon da.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!