Sorland Agentziak Bai Euskarari Saria jaso du

Anboto 2023ko eka. 16a, 12:47
Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldiko irudia.

Abadiñon eta Zarautzen kokatuta dagoen Sorland komunikazio agentzia saritua izan da euskararen erabilera areagotzeko egin duen lanagatik.

Bai Euskarari elkarteak hiru sari banatzen ditu urtero. Eta aurten, Sorland Agentziak jaso du Bai Euskarari Sarietako bat. Donostiako Miramar Jauregian egin zuten sari banaketan Bai Euskarari Elkarteak euskararen erabilera areagotzeko Sorland Agentziak egindako lana nabarmendu zuen.

Hupi, Errigora eta Sorland izan dira Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten entitateak. Bai
Euskarari Elkartearen esanetan, “enpresa hauek apustu bat egiten dute; haien lanaren bidez,
haratago joatea erabaki dute, euskaraz lan egin eta eroso bizi ahal izateko. Urtez urte urratsak
egitera engaiatzen dira, euskarari espazio berriak irekitzeko gogoarekin eta beharbada ohituraz erdaldunagoak diren eremuetan euskarari merezi duen tokia ere ematen diote, ausardiaz”.

Sorland Agentzia, orduan di-da, Bai Euskarari ziurtagiria sortu zenetik bertatik da
komunitatearen parte, “lan munduan euskara bultzatzeko ere jaio zelako Sorland”. Sorland zerbitzu osoko komunikazio agentzia bat da, marka baten eragina handitzen edo hobetzen laguntzen dute. Bai marka estrategia landuz, zein erakunde nortasuna sortuaz, edo webgune bat sortuta edota stand bat Alemanian muntatuta. Zerbitzu osoko agentzien artean lehenengoetarikoak izan ziren zerbitzu osoa euskaraz eskaintzen. Euskaraz sortzen duten profesionalekin lan egiten dute eta euskal jendartean eragina duten kanpainak egiten dituzte euskaraz pentsatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!