Udal eta foru hauteskundeak

Abadiñoko EAJk udalerriaren kohesioa sustatzeko 49 ekimen proposatu ditu

Anboto 2023ko mai. 22a, 11:57

Traña-Matienako merkatu plaza estaltzea da Abadiñoko EAJren proposamenetako bat. 

Abadiñoko EAJk bere hiru herrigune nagusien (Zelaieta, Muntsaratz eta Traña-Matiena) eta landa-auzoen eskaera eta behar espezifikoei erantzuten dieten 49 proposamen jasotzen dituen hauteskunde-programa aurkeztu du. "Programak udalerriaren kohesioa eta pertsona guztien bizi-kalitatearen hobekuntza sustatzea du helburu", azaldu dute. 

Hauek dira jeltzaleek egindako proposamenetako batzuk: Traña-Matienako merkatu plaza estaltzea, adinekoentzako eguneko arreta zerbitzua eta 120 plazako egoitza publikoa, babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza eta kaleen garbiketa hobetzea. "Merkatu plaza estalita auzoak harremanetarako gune berria irabaziko luke", azaldu du Mikel Garaizabal egungo alkateak eta EAJren zerrendaburuak azaldu duenez,

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!