Udal eta foru hauteskundeak

Alfonso Arroyo buru duen zerrenda aurkeztu du Abadiñoko Elkarrekin Podemosek

Anboto 2023ko mai. 3a, 13:39

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza/IU eta Alianza Verde koalizioak maiatzaren 28rako beraien hautagaitza aurkeztu du.

"Talde dinamikoa eta aktiboa, herriaren alde lan egiteko gaitasuna duena", azaldu dute alderdiko kideek. Bestalde, pertsonen berdintasuna eta duintasuna zutabe hartuta, gizaki guztiek izan behar duten garapen osoa ahalbidetzea helburu dutela azaldu dute. 

Hautagaien zerrenda

1. Alfonso Arroyo Garcia
2. Epifania Sanchez Garcia
3. Eduardo Pombar Feijoo (Independente)
4. Josefa Sotero Prado
5. Odei Olaso Muñoz
6. Carmen Prado Lopez (Independente)
7. Luis Miguel Canalaechevarria Albizuri
8. Rafael Herce Perez (Independente)
9. Maria Asuncion Pastor Jorge
10. Maria Jose Garcia Fernandez
11. Manuel Ordoñez Garcia
12. Maria Cristina Sena Alonso
13. Paz Maria Vega Valdes

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!