Abadiñoko EAJ-PNVko afiliatuek aukeratu dituzte maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaiak. Prentsa oharrean azaldu dutenez, "talde askotarikoa eta anitza da, eta esperientzia, ilusioa eta Abadiñorekin konpromiso errotua eta leiala uztartzen ditu". Gaineratu dutenez, "EAJk talde prestatua eta motibatua aurkeztu du Abadiñok aurrera jarrai dezan, auzo guztiak ordezkatzen dituzten pertsonak, gure gizarte anitzaren eta multikulturalaren isla, udalerriaren eta herritarren beharrak ondo ezagutzen dituzte eta behar horiei erantzuteko proiektu sendoa dute".
- Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria. 47 urte. Makina-erremintako
teknikaria.
2. Sara Cearsolo Sarrionandia-Ibarra. 48 urte. Zuzenbidean lizentziatua.
Lan-aholkularia.
3. Iñaki Rekalde Muniai. 44 urte. Kimika Zientzietan lizentziatua. Ostalaria
4. Iñaki Bidaurratzaga Undabarrena. 52 urte. Merkataritza Saileko
Arduraduna.
5. Virginia Hernández Gallardo. 29 urte. Administrazio laguntzailea.
6. Ana Gómez Pérez. 50 urte. Soziologia Politikoan eta Soziologia Industrial-
urbanoan lizentziatua. Administraria.
7. Axier Garate Azpitarte. 48 urte. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua.
Finantza-aholkularia.
8. Arrate Aranbarri Osoro. 40 urte. Ekonomian lizentziatua. Euskal Herriko
Arrisku-Kapitalaren Kudeaketako Zuzendari nagusia.
9. Joseba Crespo Ruiz. 75 urte. Merkataritzako peritua. Erretiratua
10. Awa Clementine Diatta Manga. 36 urte. Turismoko eta Geriatriako
laguntzaile ikasketak. Sukaldaria.
11. Carmen Marco Gorostiza. 61 urte. Administrazio idazkaritza.
Kolektibitateetako begiralea
12. Silvia Caballero Gómez. 53 urte. Administrazio laguntzailea. Ostalaria.
13. Eneko Etxebarria Alberdi. 48 urte. Merkataria.
14. Olatz Villa Agirre. 50 urte. Administraria. Eduki digitalen sortzailea eta
dinamizatzailea.
15. José Antonio Derteano Mandaluniz. 65 urte. Industria maisua. Erretiratua.
16. Francisca Quesada Hernández. 48 urte. Erizaina