Auto bik elkar jo dute Abadiñon, autopista irteerako biribilgunean

Anboto 2023ko mar. 30a, 15:43

Ibilgailuetan zihoazenek “zauri arinak” jasan dituztela jakinarazi du Segurtasun Sailak. 

Auto bik elkar jo dute gaur 15:10ak aldera Abadiñon, Gerediaga auzoan. Ezbeharra autopista irteerako biribilgunean gertatu da. BI-633 errepidean. Segurtasun Sailak jakinarazi du autoan zihoazenek “zauri arinak” jasan dituztela. Ezbeharrak “erreietako bati eragin” dio, baina Segurtasun Sailaren arabera ez dago aprteko gorabeherarik trafikoan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!