Osasungintza publikoari buruzko mahaingurua egingo dute Abadiñon

Anboto 2023ko mar. 21a, 10:09

Arriskuan al dago osasun publikoa? izenburupean, Elkarrekin Podemos-IU Alianza Verde koalizioko kideek osasungintza publikoak Abadiñon duen egoera aztertuko dute. Berbaldia Txanporta kultur etxean egingo dute martxoaren 23an, 19:00etan.

Mahaingurua Alfonso Arroyok gidatuko du, Elkarrekin Podemosek Abadiñoko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaiak. Hizlarien artean Osalde elkarteko (Osasun Eskubiderako Elkartea) Juan Luis Uria eta Elkarrekin Podemos-IUko Isabel González legebiltzarkidea izango dira. Koalizio moreak esan du mahainguruan Abadiñoko osasungintza publikoari buruzko hainbat gai landuko dituztela. Hala nola, Traña-Matienako pediatria zerbitzuaren egoera, eta Zelaietako osasun-zentroako aurrez aurreko kontsulten egoera. Koalizioko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte solasaldira. Berbaldia Txanporta kultur etxean egingo dute martxoaren 23an, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!