EH Bildutik jakitera eman dutenez, "taldea indartu" egin da, herrigintzan diharduten partaide berriekin eta independiente bezala aurkezten den kide batekin. "Abadiñar guztientzat gobernatu nahi dugu, ez herriaren zati batentzat. Ez dugu gure etorkizunarekin jolastu nahi. Gure seme-alabek harro aldarrikatuko duten herri bat nahi dugu, jolasteko aukera emango dien herri bat. Eta gure umeen aitita-amamak, gure nagusiak, ondo zainduko dituen herri bat ere nahi dugu", azaldu dute EH Bilduko kideek. "Herriarentzat gobernatzeaz gainera, herriarekin gobernatu behar da eta udalean ordezkatuta dauden indar politiko guztien lankidetza bultzatu behar da", gaineratu dute.
HAUTAGAIEN ZERRENDA
1. Mikel Urrutia Galan
2. Naiara Bildosola Narbaiza
3. Rafa Bilbao Jaio (Independentea)
4. Eider Ajuria Basterra
5. Unzalu Salterain Basagutxibeaskoa
6. Mónica Iglesias Legido
7. Ilia Vazquez Cimarro