Abadiñoko Independenteek taldea desegiteko hartu zuten erabakiak "mina" eta "tristezia" eragin dizkiola eta, Jose Luis Navarrok politikara bueltatzea erabaki du independenteen pareko zerrenda bat osatuta. Navarro bera izango da zerrendaburua eta halantxik jakinarazi du hedabideetara bidalitako oharrean. Alkate ohiaren iritziz "orain arte talde independenteak izandako eremua ezin da hutsik gelditu". Hori dela eta, "herria eraldatzeko lan egin zuten guztientzako, maiatzaren 28an presente" egongo dela azpimarratu du.
Alkate ohiak oraingoz ez du argitu talde politiko berriak zein izen edo sigla izango duen, baina jakinarazi du Abadiñoko Independenteei eskatu diela "siglak erabili ahal izateko baimena". Azken hauek oraindik erantzun ez diotela jakinarazi du.