Peli Fernández de Romarategui hil da, Urkiolako Santutegiko altare nagusiko horma-irudiaren egilea

Anboto 2023ko urt. 15a, 14:48

Peli Fernández de Romerategui Gasteizko apaiz etxean (Argazkia: Arabako Alea/ A. Amenabar)

Peli Fernández de Romarategui Gasteizen hil da. Urtarrilean bertan 101 urte beteko zituen. 80ko hamarkadako amaieran etorri zen Urkiolako Santutegira.

1922an jaio zen Peli Fernández de Romerategui, Gasteizko familia fededun eta abertzale batean. STV (Solidaridad de Trabajadores Vascos) ikastolan ikasi zuen. gerra zibila hasi zen arte. Ondoren Arte eta Ofizio eskolan jarraitu zituen ikasketak. Fernández de Romerategui 14 urtegaz hasi zenb arotz moduan lanean.

Diktadura frankistaren aurka izandako jarreragatijk bi urte kartzelan egon zen (1954-1955) eta euskara ikasi zuen bertan. Kartzelatik irtenda, Ekuadorrera joan zen, eta misiolari laiko moduan 33 urte egin zituen bertan. Ekuadorren garatu zuen bere alde artistikoa.José Luis Iriondoren mosaikoaren teknikak ikasi zituen, eta Antonio Pérez de San Roman abade eta arkitektoagaz zementu gainean beirateak egiteko teknikak bereganatu zituen. 

80ko hamarkadaren amaieran etorri zen Urkiolara, eta arlo artistikoa garatzen jarraitu zuen. Fernández de Romerateguik 180 mosaiko eta beirate baino gehiago egin zituen. Horien artean nabarmentzekoa da Urkiolako Santuategiaren altare nagusiaren atzealdean dagoen horma-irudia.

Omenaldia egin zioten iaz, 100 urte bete zituenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!